Zer egiten dugu?
Merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzuei buruzko tekniketan asko dakite erakundeek; baina sormenaren indarraren eta honek berrikuntzarekin duen harremanaren ezagutza urria dute.
IZINKERREK benetako arazo eta erronkei aplikatutako metodologia sortzaileak praktikan jartzeko aukera eskaintzen die erakundeei. Berrikuntza-proiektuen sorburu diren ideia baliotsuak sortzeko metodologiak eta inguru egokia eskaintzen ditugu.
“Laguntza sortzailea” kontzeptuan oinarritzen da gure zerbitzua, eta hiru fasetan banatzen da. Bezeroarentzat haren erakundean balioa sortzeko babesa izan nahi dugu, sormenaren, ideien, eta horiek abian jartzearen bidez.
Erakundeetako buruei zuzendutako sentsibilizatze-ikastaroak eta jardunaldiak antolatzea.
Langileek ardurak beren gain hartzeko, eta berrikuntzarako ideiak emateko, sormena lagungarria dela azaldu nahi diegu erakundeetako arduradunei.
Sentsibilizazioa
Erakunde bateko taldeentzako prestakuntza-tailerrak antolatzea, benetako arazoak edo erronkak lantzeko.
Bezeroak ariketa pilotu bat egin dezake bere erakundeko talde batekin, sormen-kultura ezartzeak ekar ditzakeen aukerak ikusteko.
Ekintzarako
prestakuntza
Sormen-kultura ezartzea bide hauek erabilita: autogestionatutako ideiagintza-taldeak, sormena sustatzeko figurak, asmakuntzak eta erronkak sortzeko kanalak, eta proiektu berritzaileak abian jartzeko taldeak.
Erakundeetan
sormen-kultura sistematizatzea
Zehaztutako zerbitzuak osagarriak dira, eta ezarpen egoki baterako beharrezkoa da mailaz mailako bilakaera, sentsibilizaziotik sistematizaziora. Prozesuaren fase bakoitzak enpresari balioa dakarkiola ulertzen dugu.









