Metodologia
IZINKERREK sistematika bat eskaintzen die erakundeei, horiek beren sormen-prozesuak piztu ditzaten, sormena bultzatzen duten printzipioak aplikatuta.
Pertsonen zati arrazionala, analitikoa, sekuentziala eta objektiboa sustatzea da helburua, zati intuitibo, irudimentsu, dibergente eta subjektiboarekin indartzeko. Horrela, ohiko funtzionamendu-patroiek ezarritakoetatik bereizitako ideiak eta konponbideak lortzen dira.
Sormen prozesuko faseak
- 1 / Arazoa hauteman eta ulertzea
- 2 / Arazoa formulatzea
- 3 / Ideiak sortzea
- 4 / Ideiak baloratu eta aukeratzea
- 5 / Konponbideak abian jartzea
Egoera aztertzea eta arazoak identifikatzea, aldatu nahi dugun hori lehenesten duen mapa mental batean oinarrituta.
Arazoa sakon aztertzea. Arazoa behar bezala formulatzea ia konponbidea bezain garrantzitsua da.
Pentsamendu dibergentearen bidez ideiak eratzeko teknika sortzaileak erabiltzea.
Arazoaren konponbideak aukeratzeko aukeraketa-irizpideen bidez.
Sormen-prozesuan sortutako eta baloratutako ideiak planifikatzea eta ezartzea, beharrezko giza eta ekonomia-baliabideak jarrita, eta arduradunak, epeak eta mugarriak ezarrita. Berrikuntza-proiektu bat kudeatzea.









