Noticias Izinker

12/04/2012

SORMEN PERTSONALA GARATZEKO TAILERRA

“IZINKER”-etik, gusto handiz ezagutzera eman nahi dizuegu, hurrengo “Sormena lantzeko” tailerren berri. Lehenengoa Bilbon izango da maiatzak 23 eta 30ean eta bigarrena Donostian ekainak 6 eta 13an.

Sortzailea izatea ez da persona gutxi batzuen eskutan dagoen zerbait, gizaki egiten gaituen habilezia bat da. Pertsona bazara, sortzailea zara, eta irakurtzen ikasten den bezala, sortzaileagoa izaten ere ikasi daiteke.

Pertsona bakoitzarengan sormena pizten duen puntua ezberdina da, ezin dugu arlo guztietan sortzaile bikaina izan, ala ere hobekien mugitzen garen arloak identifikatzen baditugu eta sormena lantzeko teknikak ezagutzen baditugu, ziur gure ahalmenak hobeto aprobetxatuak egongo direla.

Sormena edozeinen eskura dagoen potentzialitate bat da, aprobetxa dezagun.

Tailerraren fitxa ikusteko klik-atu hemen.

12/03/2012

SORMEN KAXA

Kontzeptu teoriko eta akuilatze-ariketekin batera, sormen-saioak dinamizatzea eta ideiagintza-taldeen errendimendua hobetzeko balio izango duen materiala eskaini nahi dugu “Sormen Kaxaren” bitartez.
"Sormen kaxa" saio sortzaileetan erabiliko duten pertsonek, material egokia aurkituko dute lantaldeak era zalu eta dibertigarrian dinamizatzeko eta erronka eta arazoak konpondu nahian, ideiak sortzeko.
Kaxan erabilgarri dauden materialek, sormen prozesuak garatzen lagunduko digute teknika ezberdinen azalpen bidez edota joko proposamen eta ideaia berriak sortzeko beste hainbat material osagarriren laguntzaz.
Ikusi bideoa
Liburuxka


05/05/2010

Izinking jolasaren bidez sormena lantzeko erraminta

Helburu zehatzei, sormenaren bidez erantzuna bilatzeko herraminta-jokua sortzen ari da IZINKER. Aplikazioa software eran egongo da eta sormen prozesua on line egitea ahalbidetuko du. Herremintaren helburua sormenerako gaitasunak landu eta benetako erronkak ikuspuntu ezberdin batetatik ekitea izango da.
IZINKING izena eramango duen erremintak, prozesuko parte hartzaileak fisikoki leku ezberdinetan egonik, batera lan egitea ahalbidetuko du. Aplikazioa erabilerreza eta gustagarria izan dadin, joku itxura eman zaio.
Zihur gaude IZINKING, sormen prozesua enpresan garatu nahi duten erakundeentzako oso erabilgarria izango dela, partaideen zeharkako pentsamoldea aktibatzen lagunduko bait du jolasaren bitartez (informazio gehiago http://www.youtube.com/watch?v=UE7g_1NvSSk ).

29/04/2010

IZINKER PECHAKUTXA NIGHT-en

Pasa den urriak 28-an, Bilbon "Pechakucha Night Vol.3" ekitaldia izan genuen. Bertan, modu eta era ezberdinetako 10 proiektu laburbildu ziren Pechakuchak erabiltzen duen 20x20 formatuan. Ekitaldia Creativity Zentrum-ek antolatu zuen eta dena primera joan zen (planifikazioa, giroa, catering-a, ...). IZINKER-ek bere Sormen-Jokua (IZINKING) aurkeztu zuen ekitaldian.

BBK-ko Kultura Gela zeharo bete zen eta bertaratuek giro atseginaz gozatu ahal izan genuen. Ekitaldia amaitzean parte-hartzaileek euren artean hitzegin ahal izan zuten, etorkizunera begira posible izan daitezkeen kolaborazioetaz. Azken finean "egun berezi bat". Ikusi argazkiak - ikusi bideoa

09/04/2010

WEZINKER ideia eta erronkekin lan egiteko herraminta

Web orriaren bitartez, bezero eta kolaboratzaileek euren enpresetako erronkak bideratzeko, herraminta sortu du IZINKER-ek.
Enpresa barruan, berrikuntza, prozesu ireki batean bihurtzea da herramintaren helburu nagusia eta bide batez, enpresei, herraminta funtzional bat eskaintzea ideiak kudeatzeko.
Aplikazioak, WEZINKER izena izango du eta IZINKER-ek emandako pasahitza beharko da erabili ahal izateko.
Herramintaren aurkezpena, datorren hilaren 21ean egingo da, Nazioarteko Sormenaren Eguna aprobetxatuz. Bertan IZINKER-en bezero eta kolaboratzaileak izango direlarik.

07/03/2010

IZINKER FAMILIA

Hona hemen "Izinker Familia"-ren argazki batzuk. Egia esan, munduan zehar ibiltzea gustatzen zaigula argi gelditzen da eta oso ezberdinak diren afizioak dauzkagula baita ere (ikusi argazkiak).

02/03/2010

Sormenaren egun internazionala

"Sormenaren egun internazionala" ospatzeko, IZINKER-ek ohiko kolaboratzaileekin afari bat antolatuko du.
Ekitaldia, gizartea eraldatzeko ideiak sortzera egongo da bideratuta, eta bide batez, azkenaldian sormenaren inguruan IZINKER-ek sortutako herraminta berriak aurkezteko aprobetxatuko da.

Urtero bezala, apirilak 21, "Sormenaren egun internazionala" ospatuko da, eta nola ez, IZINKER-etik horrelako egun berezi batean zerbait berezia egiteko beharra ikusi dugu.
Helburua gune komun batean, gizartea eraldatu nahi duten pertsonak biltzea da, ideia eta proiektu transformadoreak sortu eta martxan jartzeko.
Era berean, sormena estimulatzeko, IZINKER-ek sortu berri duen herraminta aurkeztuko da bileran. Erakustaldi txiki bat egingo da eta herramintaren erabilera nola sustatu nahi den esplikatuko zaie bertaratuei.
Ekitaldia afari eder batekin amaituko da, non helburu konkretuetarako sorturiko taldeek, euren ideiak jende aurrean ipini eta jarraitu beharreko hurrengo pausuak argituko dituzten.

01/03/2010

Sormena, berrikuntza eta lehiakortasunaren motorra

11/01/2010

Pasa den, urtarrilak 14, izan zen aurkezpen ofizialerako, IZINKERek aurkeratutako eguna

Eibarren kokaturik dagoen Markeskuan aurkeztu zen ofizialki joan den urtarrilean IZINKER.
Sormenaren inguruan eskarmentudun jendeak osatzen du IZINKER-en lan taldea, eta erakundeei sormenaren laguntzaz berrikuntzak garatzen laguntzeko ideiarekin sortu da. Horretarako erakundeen liderrak formatu, sentsibilitatu eta teknika eguneratuak erabiltzen dituelarik.
Aurkezpena giro onean igaro zen eta partaideen artean IZINKER-en  bezero, kolaboratzaile, lagun eta familitartekoak izan ziren.
Web orriaren aurkezpen labur bat eta gero, ekitaldiaren azken partera partaideen kolaborazioa eskatu zen. Horretarako, bertaratuek, egunerako espreski gertaturiko pintxo berezi batzuk dastatu behar izan zituzten geroxeago harrera gunean gertaturik zeuden gune desberdinetan euren ideiak uzteko.
Ariketaren emaitza 150 ideia baino gehiago izan ziren irakaskuntza, gizartea edota norberaren bizitza hobetzeko zer egin dezakegun esplikatzen zutenak.
Ekitaldiari amaiera emateko, IZINKER-ek bere tailerrak egiteko erabiltzen duen "Sormen laborategia" erakutsi eta guztiei opari txiki bana eman zien.

Sormenean laguntzeko zerbitzua

Sormenean laguntzeko zerbitzu horiek erakundean sormena ezartzea dute helburu. Hala, sormen-gaitasuna, -jarrera eta -ingurua hobetzen laguntzen dute baliabide hauen bidez:

Sormena sustatzeko produktuak: Sormen-gaitasuna eta jarrera sustatze eta norbanakoaren sormena pizten laguntzeko produktuak egitea. Produktu horiek jolas didaktikoetan oinarritzen dira. Jolasak formatu fisikokoak edo software-formatukoak izan daitezke.

Sormena sustatzeko produktuak

Sortzaileen lankidetza enpresen artean: IZENKERREN uste dugu ideiak sortzen laguntzeko garrantzitsua dela erakundetik kanpoko pertsonen ezagutza sartzea. Alde batetik freskotasuna dakartelako; bestetik, enpresa-bezeroak ez dituzten ezagutzak dituztelako. Horretarako, 120 pertsonako sortzaile-talde bat dugu (IZINKERREK prestatuak eta programa honetan parte hartzeko prest daudenak).

Erakunde-bezeroek kanpoko langile hauen partaidetza eska dezakete, erakundeko sormen-saioetara bertaratu, eta negozioari buruzko ezagutza eta ikuspegi berri bat eman dezaten.

Sortzaileen lankidetza enpresen artean

Gizarteak urteak daramatza ezagutzaren espezializazioan murgiltzen. Denbora ugari eskaini diogu munduaren segmentazioari, bere osagai indibidualak ahalik eta ondoen ulertu ahal izateko. Gaur egun ordea, inoiz baino gehiago, teknologia, kultura, gizartea eta enpresen arteko mugak desagertzen ari dira.

Izinkerretik, pertzepzio berriak sortzea bideratuko duen programa eta teknikak eskaintzen ditugu, esparru ezberdinen batuketaren bidez bi entitatek edo gehiagok lortutakoa, bakoitzak irabazia bere aldetik eman eta batuz sortuko lukeena baino handiagoa lortzeko helburuarekin.

Enpresa ezberdinen kontzeptuak elkartuz eszenatoki berrien sorrera bultzatzea dugu helburu, alde guztiek etekina atera dezaten eszenatoki berri horren inguruan.

Sinergiak

Produktu eta zerbitzu berrien inguruan ideia berriak sortzeko laguntza eskaintzen dugu.

Sormeneko teknika eta prozesu konkretu baten bitartez, ideiak sortu eta jarduera berriak sortzeko herramintak eskaintzen dizkiegu erakunde eta pertsona indibidualei.

Asebeteko diren beharrak eta produktuen ezaugarri klabeak identifikatuz, merkatuan gaur egun dauden produktu edo zerbitzuengandik ezberdinduko gaituzten ideiak sortzeko metodologia eskuragarri jartzen dugu.

Ekintzailetza - barne
ekintzailetza

Esperientzia eta jolasaren bitartez, sormenarekin erlazionaturiko gaitasun eta ezagupenak garatu daitezke. Eskaintzen ditugun jardueren helburua, arazoak konpontzeko ezarpen aurreratuak, talde lana, lan giroaren hobetzea, erabakiak hartzea edota iniziatiba pertsonala ariketa eta jolasaren bitartez garatzea da.

Sormena bultzatzen duten jokabide eta jarrerak lantzen ditugu ariketen bidez, lantokian edo modu pertsonalean aplikatu ditzazun. Talde lana aintzat hartuz, sormen prozesua garatu eta eguneroko arazo eta erronkei aurre egiteko giro egokia sortzea da helburu nagusia.

Eginiko ariketa eta jarduerak taldean aztertuko dira, beste egoera batean identifikatuko ez liratekeen gaitasun eta bertuteak denen artean azaleratzeko.

Sormenarekin loturiko baloreak erakundeetan

Kulturalki, pertsonalki edota sozialki, sormenari trabak jartzen dizkioten faktore ugari daude, bide batez berrikuntza eta aldaketari frenoa jarriz.

Sormena, bizitzako eremu desberdinetan espresatzen den zerbait da, ez da umeen, artisten edo publizisten dohai berezi bat, denok izan gaitezke sortzaileak.

Taldekako edo bakarkako ariketa erraz eta sinpleen bitartez, pertsonek sortzeko dituzten gaitasunak azalarazten ditugu. Pentsamolde ezberdinak garatzeko herramintak eskaintzen ditugu sormenerako ditugun gaitasunak deskubritu eta adimena lantzeko.

Jolasek sormenarekiko ditugun trabak desagertarazten laguntzen dute. Hori dela eta, musika edo interpretazioa bezalako jardueren bitartez, traba horiek identifikatu eta desagertzeko lan egitea proposatzen dizugu.

Sormena eta pertsonak

Sormen-eremuak: Lan-prozesua

1 / Gunearen eta beharren azterketa Dimentsioekin, materialekin eta argiztapenarekin izandako lehen kontaktu horren bidez, etorkizuneko laborategiak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutuko ditugu. Era beran, laborategia erabili behar duten pertsonen beharrak aztertzen ditugu, zenbat orduz jarraian erabil daiteke gune hori? erabiltzaileek sarritan hartu behar dituzte oharrak? beharrezkoa da proiektore baten bidez aurkezpenak eta ideiak azaltzeko gune bat? eremu logikoa edo sortzailea? Eta abar.

2 / Aurreproiektua Planoan oinarritutako diseinu baten laguntzaz, azterketa orokor bat egin, eta eremuaren oinarrizko egitura zehazten dugu.

3 / Proiektua eta haren ezarpena Osaketa optimoa aztertzen dugu hiru zutabe hauetan oinarrituta: altzariak, kolorea eta argiztapena. Hiru elementu horiek gelaren tamainara egokitu behar dira.

Mugimendu naturala ahalbidetu behar da, eta sormena sustatzen duten gune erosoak sortu behar dira.

Sormen-guneak diseinatu eta egokitzea