07/02/2025
Harrera bikaina Garaian egin dugun Sormena eta Adimen Artifiziala ikastaroari
2025eko urtarrilaren 31n, PT Garaian "Berrikuntza iraultzea sormenarekin eta AA-rekin" ikastaroa eskaini genuen, adimen artifiziala sormen-prozesuetan tresna giltzarri gisa nola erabil daitekeen aztertzeko prestatu dugun formakuntza-saioa.
Saioan zehar, parte-hartzaileek pentsamendu sortzailea eta AA tresnak konbinatzeko moduak ezagutu zituzten, ideiak sortzeko gaitasuna areagotzeko, prozesuak optimizatzeko eta erronka berriei modu berritzailean heltzeko. Ariketa praktiko eta dinamikoen bidez, AAren sormen aplikatuan izan dezakeen potentziala lehen eskutik esperimentatu zuten.
Eskerrak eman nahi dizkiogu PT Garaiari beraien lankidetzagatik, eta parte-hartzaile guztiei, erakutsi duten motibazio eta inplikazioagatik.
Gure sormen eta AA formakuntzei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta ezagutu nola bultzatu zure negozioa metodologia berriekin.
https://www.ptgaraia.eus/es/revoluciona-la-innovacion-con-creatividad-ia/
01/10/2024
Curso Creatividad
14/10/2015
DESIGN THINKING ZERBITZUA
Diseinu Pentsamendua edo Design Thinking, pentsamendu sortzailea erabiliz arazoak konpontzeko metodologia bat da.
Diseinatzaileek normalki produktuen "estetikaz" arduratu dira. Honek produktua hobeto saltzen laguntzen du, baina lortu behar dena hau baino haratago doa, funtzionalitatea eduki behar da kontutan.
Diseinatzaileek euren sormenarengatik bereiztu dira, baina prozesuaren atal batean zentratu dira gehienetan; beste batzuek sortutako ideiak garatzen. Orain sormen hori proesuaren atal guztietan aplikatzeko aukera dago metodologia ordenatu eta integratu baten bidez.
Izinker-ek, Kataluniako Ineedit enpresarekin batera kontzeptu guzti hauek globalki batzen dituen zerbitzu berria sortu du.
Kontextuaren 360º-ko ikuspegi bat eskeintzen dugu (erabiltzailea, gizartea, negozioa, merkatua, marka, teknologia eta diseinua kontutan hartuta) berrikuntza, ikuspegi holistiko eta disziplina anitzeko aspektu bezala kontsideratuz.
Ineedit*
14/10/2015
SORMENA proiektuaren
SORMENA proiektuaren esparruan, Izarra Fundazioaren laguntzaz (Ermuko udaletxea), UNI EIBAR-ERMUA BHI-ean garatu dira, bere Eibarko instalazioetan, bi topaketak pentsamendu sortzailea sustatzeko. Saioak irailaren 25ean eta urriaren 2an ospatu dira, ostiraletan. Uni-ko ikasleek parte hartu dute Fernando Alonso-k, Izinker enpresaren Zuzendariak dinamizatutako jardunaldi hauetan. Izinker, talde sortzaile eta dinamikoak antolatzeko esperientzia handiko enpresa dena.
Lan-saioetan zehar ikasleak sormenaren garrantziaren eta mundu laboraleko berrikuntzaren gainean sensibilizatu ziren. Baliozko ideiak lantzeko pentsamendu sortzailea eta ideiak sortzeko eta berrikuntza-proiektuak sortzeko jarraitzeko prozesua nola landu Ikasi zuten. Jardunaldien azken helburu bezala ikasleek bere sormena lan zezatela izan da, errealitatean eta baliozko negozio ideiak sor zitzatela.
Emaitza aberasgarria izan da eta ikusi ahal izan dutela prozesu sortzaileak era entretenigarri eta dibertigarrian landu daitezkela, eta barruan eramaten duten sortzailea esnatu dute.
19/03/2013
SORMEN GUNE BERRIA
UPV-EHUk Izinker-ekin elkarlanean “Sormen Laborategi” berri bat sortu du Donostiako Carlos Santa Maria zentruan.
UPV-EHU-ko arduradunek, elkarlanerako proiektuak landu eta pertsonen sormena pizteko, lekuaren diseinu eta antolamendua zaintzea, ezinbestekoa dela kontsideratzen dute. Zentzu honetan, laborategi honek, pertsonen arteko interakzioa sustatzen du, eguneroko lan inguruak sortzen dituen komunikaziorako trabak alde batera utziz.
Guzti honetarako, ohikoak ez diren sentsazioak sorrarazten dituen atmosfera bat diseinatu du Izinker-ek.
Ver vídeo
Lekuaren diseinu fisikoa, antolamendua eta aldakortasuna, lan taldeek giro egokian lan egin dezaten pentsatua dago. Era honetan, inguru supergarriak behar dituzten taldeek euren arazo eta erronkak landu ahal izango dituzte.
Sormen laborategiak, lan taldeen giroa hobetzen eta bileren ohizko joerak aldatzen lagunduko du. Erabiltzaileek leku bat izango dute ideiak sortu, eztabaidatu, sortu eta taldean lan egiteko.
18/03/2013
IKASORTUZ PROIEKTUA EMOIKERREKIN
23/10/2012
ECCE HOMMO KANPAINA-KOMERTZIAL PERFEKTUA
Dudarik gabe udako berri esanguratsuenetarikoa izan da. Txaranga eta panderetadun Espainia existitzen dela erakusten duen berri horietakoa. Borja herrian Ecce Hommo margoarekin gertatu denaz ari gara. Borja herriaren ondoan dagoen Tarazonako katedralaren irekierak ere ez du izan Ecce Hommok izan duen ohiartzuna.
Egin dezagun gertakarien laburpen bat, gertatu denaz konturatzeko.
• Zaragozako herri hontan, margoarekin egiten ari diren berriztapenen inguruko berria ezagutzera ematen da. Denbora gutxian sare sozialetan bolbora bezala zabaltzen da gertatutakoa.
• Espainiako komunikabide guztiak erreportaia eskeintzen dute gaiaren inguruan eta Borja herria hedabide guztietan azaltzen da. Borja kazetariz betetzen da.
• Komunikabide atzerritarrek ere gertatutakoa ezagutzera ematen dute.
• Sarea artelanean oinarritutako karikaturaz ornitzen hasten da.
• Arte lana ikusteko, alde guztietako jendea Borja herrira joaten hasten da.
• Zaharberritzaileek euren analisiak egiten dituzte artelana errekuperatu ahal izango den jakiteko.
• Udaletxeak Ecce Hommo, erregistratzeko ideia agertzen du.
• Herriko apaizak, mezarik ez ematea erabakitzen du sortzen ari den iskanbilagatik.
• Ryanair-ek hegaldiak eskeintzen ditu artelana ikustera joateko.
• Ardo botilak, kamisetak, giltzariak, … Ecce Hommo diseinuarekin.
Borja, Borja eta Borja. Hedabide guztiak herri honi buruz hitzegiten dute. Nork ez du ezagutzen dagoeneko herri hau?
Gaur egun herri honen inguruan galdeketa eginez gero, zer esaten du jendeak. “Campo de Borja”-ko ardoen kalitate honari buruzko iritziak? Ez, Ecce Hommo.
Marketing kanpaina onenak ere ez luke lortuko, margolan honek lortu duen oihartzuna.
23/10/2012
MITOA vs ERREALITATEA
Hurrengo argitaratzeetan, sormenaren inguruan dauden hainbat mito ezagutzera emango ditugu, egiazko zer daukaten aztertzeko edota mitoak diren ikusteko.
1.go MITOA “SORMENA USTEKABE HUTSA DA
Azken urteetan Monk, House, Mumb3rs, Bones, The Mentalist edo Lie to me bezalako serieak modan jarri dira. Serie hauetako protagonistek doai bereziak dituzte eta kasu arraroak modu ezberdinean argitzeko gaitasuna erakusten digute. Bapatean eta suerte hutsa izango balitz bezala, Housek Wilsonekin izandako elkarrizketa sentzugabean, arazoaren soluzioa ikusteko gaitasuna agertzen du.
Protagonistek soluzioa topatuko dutela inork dudan jartzen ez duen arren, nor ez da saiatu bere predikzio eta diagnostikoak egiten?
Agertzen ez zaigun aldea ordea zera da, hustekabezko predikzio hoiek egin ahal izateko “protagonistek” mediku izateko ikasi behar izan duten dena, idatzi behar izan dituzten entsaioak edota loak ezin hartuta pasa dituzten gau guztiak.
22/10/2012
SORMENA LANTZEKO TAILERRA
“IZINKER”-etik, gusto handiz ezagutzera eman nahi dizuegu, hurrengo “Sormena lantzeko” tailerraren berri. Azaroak 30 eta abenduak 1-ean izango da Eibarko Markeskua jauregian. Tailerra UEU-k antolatzen dituen ikastaroen barruan kokatua dago.
Sortzailea izatea ez da persona gutxi batzuen eskutan dagoen zerbait, gizaki egiten gaituen habilezia bat da. Pertsona bazara, sortzailea zara, eta irakurtzen ikasten den bezala, sortzaileagoa izaten ere ikasi daiteke.
Pertsona bakoitzarengan sormena pizten duen puntua ezberdina da, ezin dugu arlo guztietan sortzaile bikaina izan, ala ere hobekien mugitzen garen arloak identifikatzen baditugu eta sormena lantzeko teknikak ezagutzen baditugu, ziur gure ahalmenak hobeto aprobetxatuak egongo direla.
Sormena edozeinen eskura dagoen potentzialitate bat da, aprobetxa dezagun.
Tailerraren fitxa ikusteko klik-atu hemen.
05/06/2012
KANPALEKU SORTZAILEA