12/04/2012
SORMEN PERTSONALA GARATZEKO TAILERRA
“IZINKER”-etik, gusto handiz ezagutzera eman nahi dizuegu, hurrengo “Sormena lantzeko” tailerren berri. Lehenengoa Bilbon izango da maiatzak 23 eta 30ean eta bigarrena Donostian ekainak 6 eta 13an.
Sortzailea izatea ez da persona gutxi batzuen eskutan dagoen zerbait, gizaki egiten gaituen habilezia bat da. Pertsona bazara, sortzailea zara, eta irakurtzen ikasten den bezala, sortzaileagoa izaten ere ikasi daiteke.
Pertsona bakoitzarengan sormena pizten duen puntua ezberdina da, ezin dugu arlo guztietan sortzaile bikaina izan, ala ere hobekien mugitzen garen arloak identifikatzen baditugu eta sormena lantzeko teknikak ezagutzen baditugu, ziur gure ahalmenak hobeto aprobetxatuak egongo direla.
Sormena edozeinen eskura dagoen potentzialitate bat da, aprobetxa dezagun.
Tailerraren fitxa ikusteko klik-atu hemen.
12/03/2012
SORMEN KAXA
Kontzeptu teoriko eta akuilatze-ariketekin batera, sormen-saioak dinamizatzea eta ideiagintza-taldeen errendimendua hobetzeko balio izango duen materiala eskaini nahi dugu “Sormen Kaxaren” bitartez.
"Sormen kaxa" saio sortzaileetan erabiliko duten pertsonek, material egokia aurkituko dute lantaldeak era zalu eta dibertigarrian dinamizatzeko eta erronka eta arazoak konpondu nahian, ideiak sortzeko.
Kaxan erabilgarri dauden materialek, sormen prozesuak garatzen lagunduko digute teknika ezberdinen azalpen bidez edota joko proposamen eta ideaia berriak sortzeko beste hainbat material osagarriren laguntzaz.
Ikusi bideoa
Liburuxka
05/05/2010
Izinking jolasaren bidez sormena lantzeko erraminta
Helburu zehatzei, sormenaren bidez erantzuna bilatzeko herraminta-jokua sortzen ari da IZINKER. Aplikazioa software eran egongo da eta sormen prozesua on line egitea ahalbidetuko du. Herremintaren helburua sormenerako gaitasunak landu eta benetako erronkak ikuspuntu ezberdin batetatik ekitea izango da.
IZINKING izena eramango duen erremintak, prozesuko parte hartzaileak fisikoki leku ezberdinetan egonik, batera lan egitea ahalbidetuko du. Aplikazioa erabilerreza eta gustagarria izan dadin, joku itxura eman zaio.
Zihur gaude IZINKING, sormen prozesua enpresan garatu nahi duten erakundeentzako oso erabilgarria izango dela, partaideen zeharkako pentsamoldea aktibatzen lagunduko bait du jolasaren bitartez (informazio gehiago http://www.youtube.com/watch?v=UE7g_1NvSSk ).
29/04/2010
IZINKER PECHAKUTXA NIGHT-en
Pasa den urriak 28-an, Bilbon "Pechakucha Night Vol.3" ekitaldia izan genuen. Bertan, modu eta era ezberdinetako 10 proiektu laburbildu ziren Pechakuchak erabiltzen duen 20x20 formatuan. Ekitaldia Creativity Zentrum-ek antolatu zuen eta dena primera joan zen (planifikazioa, giroa, catering-a, ...). IZINKER-ek bere Sormen-Jokua (IZINKING) aurkeztu zuen ekitaldian.
BBK-ko Kultura Gela zeharo bete zen eta bertaratuek giro atseginaz gozatu ahal izan genuen. Ekitaldia amaitzean parte-hartzaileek euren artean hitzegin ahal izan zuten, etorkizunera begira posible izan daitezkeen kolaborazioetaz. Azken finean "egun berezi bat". Ikusi argazkiak - ikusi bideoa
09/04/2010
WEZINKER ideia eta erronkekin lan egiteko herraminta
Web orriaren bitartez, bezero eta kolaboratzaileek euren enpresetako erronkak bideratzeko, herraminta sortu du IZINKER-ek.
Enpresa barruan, berrikuntza, prozesu ireki batean bihurtzea da herramintaren helburu nagusia eta bide batez, enpresei, herraminta funtzional bat eskaintzea ideiak kudeatzeko.
Aplikazioak, WEZINKER izena izango du eta IZINKER-ek emandako pasahitza beharko da erabili ahal izateko.
Herramintaren aurkezpena, datorren hilaren 21ean egingo da, Nazioarteko Sormenaren Eguna aprobetxatuz. Bertan IZINKER-en bezero eta kolaboratzaileak izango direlarik.
07/03/2010
IZINKER FAMILIA
Hona hemen "Izinker Familia"-ren argazki batzuk. Egia esan, munduan zehar ibiltzea gustatzen zaigula argi gelditzen da eta oso ezberdinak diren afizioak dauzkagula baita ere (ikusi argazkiak).
02/03/2010
Sormenaren egun internazionala
"Sormenaren egun internazionala" ospatzeko, IZINKER-ek ohiko kolaboratzaileekin afari bat antolatuko du.
Ekitaldia, gizartea eraldatzeko ideiak sortzera egongo da bideratuta, eta bide batez, azkenaldian sormenaren inguruan IZINKER-ek sortutako herraminta berriak aurkezteko aprobetxatuko da.
Urtero bezala, apirilak 21, "Sormenaren egun internazionala" ospatuko da, eta nola ez, IZINKER-etik horrelako egun berezi batean zerbait berezia egiteko beharra ikusi dugu.
Helburua gune komun batean, gizartea eraldatu nahi duten pertsonak biltzea da, ideia eta proiektu transformadoreak sortu eta martxan jartzeko.
Era berean, sormena estimulatzeko, IZINKER-ek sortu berri duen herraminta aurkeztuko da bileran. Erakustaldi txiki bat egingo da eta herramintaren erabilera nola sustatu nahi den esplikatuko zaie bertaratuei.
Ekitaldia afari eder batekin amaituko da, non helburu konkretuetarako sorturiko taldeek, euren ideiak jende aurrean ipini eta jarraitu beharreko hurrengo pausuak argituko dituzten.
01/03/2010
Sormena, berrikuntza eta lehiakortasunaren motorra
11/01/2010
Pasa den, urtarrilak 14, izan zen aurkezpen ofizialerako, IZINKERek aurkeratutako eguna
Eibarren kokaturik dagoen Markeskuan aurkeztu zen ofizialki joan den urtarrilean IZINKER.
Sormenaren inguruan eskarmentudun jendeak osatzen du IZINKER-en lan taldea, eta erakundeei sormenaren laguntzaz berrikuntzak garatzen laguntzeko ideiarekin sortu da. Horretarako erakundeen liderrak formatu, sentsibilitatu eta teknika eguneratuak erabiltzen dituelarik.
Aurkezpena giro onean igaro zen eta partaideen artean IZINKER-en bezero, kolaboratzaile, lagun eta familitartekoak izan ziren.
Web orriaren aurkezpen labur bat eta gero, ekitaldiaren azken partera partaideen kolaborazioa eskatu zen. Horretarako, bertaratuek, egunerako espreski gertaturiko pintxo berezi batzuk dastatu behar izan zituzten geroxeago harrera gunean gertaturik zeuden gune desberdinetan euren ideiak uzteko.
Ariketaren emaitza 150 ideia baino gehiago izan ziren irakaskuntza, gizartea edota norberaren bizitza hobetzeko zer egin dezakegun esplikatzen zutenak.
Ekitaldiari amaiera emateko, IZINKER-ek bere tailerrak egiteko erabiltzen duen "Sormen laborategia" erakutsi eta guztiei opari txiki bana eman zien.