EZER EZ
EZER ez duela nahi esaten dizun lagun eta familitartekorik al duzu? Edota aurten jokatu duten era kontutan izanda EZER merezi duenik?
Hemen dezu aukerako oparia. Oparituiezu EZER.
Barruan ez dago EZER. Zabalduz gero ikusiko dezu, edo ez dezu ikusiko, EZER ez bait dago ikusteko. Baina ez da EZER gertatzen, laster konturatuko bait zara EZER hobea dela EDOZER baino.
Seneca-k esan zuen bezala "Errege da EZER-en beldurrik ez duena, errege da EZER ez duena nahi, eta denok izan dezakegu erreinu hori". Dena zurea, edo EZER zurea, zure esku dago.
Hiru bertsio ezberdin dituzu aukeratzeko, bakoitza bere gai propioarekin.
POP BERTSIOA: Jaki lata bat simulatzen du (iraungitze data, osagaiak, ...)
GOURMET BERTSIOA: Kalitate oneko gourmet produktuei erreferentzia egiten die. Txokolatea edo kafea bezalako produktuei, oparitzeko aproposak direnak.
HUTSA BERTSIOA: Irudi moderno eta minimalista batean oinarritua. Materiale gordin eta tratatu gabekoz egindako produktua simulatuz.
LATEN PREZIOA GARRAIO GASTUAK BARNE (ia EZER)
LATA 1 (nahi den bertsioa) 5.-€
3 LATAZ OSATURIKO PACK-a (bertsio bakoitzeko lata bat) 12,5.-€
Eskaerak, IZINKER-ek web orrian duen "harremana" atalean egin edo fernando@izinker.com helbidera mezu bat bidali.